Hiru pertsona zauritu dira gaur arratsaldeko 15:00ak aldera GI-2132 errepidean, Astigarraga parean, bi autok izandako istripu batean. Bi ibilgailuen arteko talka larria izan da, eta Gipuzkoako Suhiltzaileek ere esku hartu behar izan dute autoetako bateko gidaria ateratzeko; izan ere, «talka handia izan du gidariaren eserlekuak eta autoaren aurrealdeko ezker zatiak»
Istripuaren ondorioz, zirkulazioa gelditu dute minutu batzuetan, erreskate taldeek eta anbulantziek zaurituak Donostiako Ospitalera eraman bitartean. Ondoren, ibilgailuak bidetik kendu dituzte eta zirkulazioa berrezarri dute.