Tonbolero familia bat oholtza gainean ikusteko aukera gaur, astigartarrek

Kronika - Erredakzioa 2020ko abe. 20a, 00:00

Euskaraz izango da gaurko antzerkia. Argazkia: Hika teatroa

Hika teatroaren eskutik, antzerkia eskainiko da gaur arratsaldeko 19:00etan, Erriberan. 

Gaur arratsaldeko 19:00etan, Tonbola antzerkiaz gozatzeko aukera izango dute astigartarrek. Erribera kulturgunean izango da, eta sarrerak, 6 euro balio du helduntzat, 3 euro berriz, txikientzat. 
Hika teatroaren eskutik sortutako antzerki honek, tonbolero familia bati buruzko kontakizunak eszenaratzen ditu. Tonbolero familia batek eta haren hauntz atzerritarrak, Europan bizirauteko egin beharrekoak kontatzen dira antzerkian zehar. Denetarik zozketatzen dute, hala nola, «oliba bilketarako lan kontratuak, ogi txigorgailua eta Eurovisionen parte hartzeko bi gonbidapenen balioa duen urrezko txartela ere bai». Sarrerak aurrez hartu behar ziren. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!