Antzerkia

Bi antzerki asteburuan, Erribera kulturgunean

Kronika - Erredakzioa 2020ko abenduaren 19a

Artedramaren 'Zaldi urdina' izango da gaur, eta Hika teatroaren 'Tonbola' igandean. Sarrerak aldez aurretik eskuratu behar dira. 

Asteburu honetan ere ez da aspertzeko unerik izango Astigarragan. Kultur-agendaren baitan, bi antzerki antolatu ditu Udalak, gaurko eta iganderako. Gaur Zaldi urdina emanaldia eskainiko du Artedrama konpainiak, arratsaldeko 19:00etatik aurrera. Festa tekno batean gazte bat bihotzekoak jota hil ondoren, Aingeru izena duen 17 urteko mutila desagertu da. Gaztearen bila dabil polizia, droga-saltzailea delakoan Horren gaineko istorioa kontatuko dute aktoreek.  Bestalde, Hika Teatroaren eskutik, Tonbola antzerkia izango da bihar Erriberan, arratsaldeko 19:00etan. 

Aipatutako edozein antzerkira joateko interesa dutenek, sarrerak aldez aurretik eskuratu behar dituzte Erriberan bertan edo www.astigarraga.eus helbidean. Bi kasuetarako prezioa bera da: helduak 6 euro eta adin txikikoak 3 euro.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!