'Arteterapia eta feminitatea', bihar

Kronika - Erredakzioa 2020ko abe. 18a, 00:00

Aztifemiak taldeak antolatuta, Arte-terapia eta feminitatea tailerra egingo dute bihar, 11:00etatik 13:00etara Kontxaenean, emakumeei zuzenduta. Ekiñe Calvok eskainiko du; Hezkuntza Bereziko irakaslea eta Arteterapian aditua da bera. Eta parte hartzea doakoa bada ere, izena eman behar da aldez aurretik, aztifemiak@gmail.com helbide elektronikora idatzita.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!