Argazki lehiaketa antolatu zuen Astigarragako Udalak, ura gai hartuta, 2021eko Udal Egutegia osatzeko. Eta 20 herritarrek aurkeztutako 71 argazkiak aztertu ondoren, azaroaren bukaeran jakinarazi zituen aukeratutako 13 argazkiak, eta haien egileak: Marco Ganuza (hiru argazki), Lander Irazustabarrena, Carmen Ibañez (hiru argazki), Francisco Javier Roy, Felix Etxeberria (bi argazki), Ane Pedrosa, eta Sergio Perez (bi argazki). Herenegun jaso zituzten sariak, herrian gastatzeko erosketa bonoak; eta baita Udal Egutegiaren aurreneko aleak ere.
Herritarrek ere eskuratu dezakete dagoeneko, Erribera kulturgunean, edo udaletxeko erregistroan.