Martxan da, herriko kontsumoa sustatzeko deskontu bonoen kanpainaren bigarren zatia

Kronika - Erredakzioa 2020ko abe. 17a, 00:00

Abenduaren 14an hasi zen kanpainaren bigarren zatia, eta martxoaren 31ra arte iraungo du. Bonoak urtarrilaren 31ra arte erosi daitezke.

Uztailean abiatu zen Astigarragako deskontu bonoen kanpaina, Covid-19ak eragindako kalte ekonomikoei aurreko egiteko asmoz. Emaitza onak izan dituenez, bigarren zatia egitea erabaki du Astigarragako Udalak, eta jadanik jarri da martxan. Martxoaren 31ra arte egongo da kanpaina, eta bonoak, urtarrilaren 31ra arte erosi daitezke.

Deskontu bonoen salmenta, online plataforma erabiliz egingo da, lehenengo kanpainan erabilitako berdina, hain zuzen. Bonoak izango dira 10, 20, 50 eta 100 eurokoak, eta herritar bakoitzak, gehienez ere, aukera izango du 400 eurora arteko bonoak erosteko.

Bi berrikuntza daude, bigarren kanpaina honetan. Lehena, bonoek izango duten deskontua %30ekoa izango dela; alegia, herritarrak ordaindutakoa baino diru kopuru haundiagoa (%30) izango du establezimenduan gastatzeko. Eta bigarrena, komertzio zein ostalari guztiek izango dutela parte hartzeko au­kera, edizio honetan.

30.000 euro, kanpainarako

Astigarragako Udalak 30.000 euro bideratu ditu, deskontu bonoen kanpainaren bigarren zatia aurrera eramateko.

Bonoak erabiltzeko, zazpi di­ra eman beharreko pausoak. Lehenik, sartu guztion.astigarraga.eus/azoka helbi­dean. Ondoren, klikatu gustuko duzun establezimenduan. Bono­aren zenbatekoa aukeratu eta saskian sartu behar da jarraian. Kontua sortuta badaukagu, saioa hasi behar da; eta bestela, datuak bete kontua sortzeko. Ordainketa egin behar da ondoren, kreditu txartelaren bidez. Bonoak unean bertan deskargatu daitezke, eta posta elektronikoan jasoko dira. Azkenik, aukeratutako establezimendura joango gara bonoa inprimatuta, edo mugikorrean deskargatuta eraman.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!