Bi antzezlan eskainiko dituzte asteburu honetan, Erribera kulturgunean. Etzi, izango da aurrenekoa, eta Artedramaren eskutik, Zaldi Zauritua antzezlana ikusteko aukera izango da. Arratsaldeko 19:00etan hasita.
Festa tekno batean, gazte bat bihotzekoak jota hil ondoren, Aingeru izeneko 17 urteko mutila desagertu egin da. Iskanbila guzti hau konpontzen saiatuko dira, istorioan zehar.
Helduen sarrerak 6 euro balio du, eta adin txikikoek 3 euro ordaindu beharko dute.
Igandean, 'Tonbola'
Igandean, berriz, Hika teatroaren eskutik sortutako Tonbola antzezlana eskainiko dute Erriberan, arratsaldeko 19:00etan.
Tonbolero familia batek, eta haren ahuntz atzerritarrak, Europan bizirauteko egin beharrekoak kontatzen dira antzezlan honetan. Sarreren prezioak, berberak dira: helduek 6 euro, eta adin txikikoek 3 euro.