Ohe elastikoak jarriko dituzte Gabonetan, abenduaren 28tik 30era, Apeztegi plazan: goizeko 11:00etatik 14:00etara, eta arratsaldeko 16:30etatik 20:00etara. Eta horietan aritzea doakoa izango bada ere, aldez aurretik hartu behar dira txartelak. Gaurtik aurrera eskuratu ahal izango dituzte herritarrek, Erribera kulturgunean.