Bi egunez ospatu dute aurten Upelio Eguna, Astigarragako Gazte Asanbladak antolatuta. Eta atzo Skabidean taldearen kontzertuaz gozatu ondoren, antzerki saio umoretsuarekin borobilduko dute gaur: Barrexerka antzezlana izango da 20:00etan, Erribera kulturgunean; eta azkeneko sarrerak, 18:30etatik 19:30etara egongo dira salgai bertan, 2 euroan.