Haurrentzako antzerki saioa izango da gaur arratsaldean, Erribera kulturgunean. Muxi eta Tomax pailazoen abenturekin gozatu ahal izango dute, Adi, grabatzen, ekin! emanaldiarekin. 17:00etan izango da, eta sarrerak ordubete lehenago jarriko dituzte salgai: adin txikikoek 3 euro, helduek 6 euro.