Emakumeen indarra sumatu zen

Kronika - Erredakzioa 2020ko abe. 12a, 00:00

Emakumeen plaza bihar inauguratuko da, eta ostegunean murala osatzeko argazki saioetan parte hartu zuten emakume guztien argazki proiekzioa izan zen Erriberan. Areto nagusia,  adin guztietako emakumeekin bete zen, eta giro berezia sortu zen kulturgunean. Banan banan ikusi zituzten argazki guztiak, eta unkigarria bezain polita izan zen irudiak parte-hartzaile guztiek elkarrekin ikustea. Udalak jakinarazi zuen parte hartze espektatibak gainditu zituztela, eta esker ona adierazi zien emakume guztiei.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!