AEK

Argazkilaritza tailerra, bihar eta etzi

Kronika - Erredakzioa 2020ko abenduaren 8a

Zilegi Eskolen barruan, argazkilaritza tailerra antolatu dute Astigarragako AEK euskaltegiak eta Astigarragako Udaleko Euskara Sailak. Bihar eta etzi izango da, eta Alfredo Ruizek eskainiko du. Bihar, arratsaldeko 18:30etan izango da saioa; eta etzi, aldiz, goizeko 09:30etan. Partehartzea doakoa da, baina izena eman behar da aldez aurretik, zilegieskola@aek.eus helbide elektronikoan, edo Erribera kulturgunean. Abenduaren 17an, berriz, eskulan tailerra eskainiko du Itziar Salaberriak, goizeko 09:30etan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!