Urumea Berriko etxebizitzen promozioan, azkeneko bi blokeak ari dira eraikitzen; eta horietan, babes ofizialeko 15 etxebizitza esleituko dituzte. Horretarako, bihar da eskaerak aurkezteko azkeneko eguna: vpoastigarraga@urumeaberri.com helbide elektronikoan, Urumea Berrik Donostian daukan bulegoan (San Martin kalea, 7), edo Astigarragako udaletxean. Oinarriak eta baldintzak ikusgai daude interneten: astigarraga.eus edo urumeaberri.com.