Gabon giroan pasa dute zubia, Sagardoetxean

Kronika - Erredakzioa 2020ko abe. 8a, 00:00

Gabonetako ohitura zaharrak berreskuratzeko asmoz, pinua apaintzen pasa dute zubia, astigartarrek.

Ate joka ditugu jada gabonak, eta horren harira, pasa den asteburuan, hainbat astigartarrek Sagardoetxea bisitatu zuten, gabonetako pinua apaintzeko.  Antzinan bezala egin zuten, sagar eta kandelekin apainduz, eta «beren urte berrirako desioak zintzilikatu eta kandelak pizteko aukera ere izan zuten», gabon giroan murgilduta. 

Pinua apaintzeko aukera, gaur ere 
Gaur ere aukera dago, gabon giroko usadio honetan parte hartzeko, goizeko 11:00etatik eguerdiko 13:30era bitartean. Informazio gehiago nahi izanez gero, deitu 943 55 05 75  telefonora, edo idatzi info@sagardoetxea.eus helbide elektronikora. 

Antolatzaileek, Sagardoetxera bertaratzeko dei egin die herritarrei, «pinuak apaindu eta desioak zintzilikatzeko».   

 
Jatorriz, pinuak sagarraren (tentaldiaren ikurra) eta kandelekin (argiaren ikurra) apaintzen ziren. 

Sagarrak eta kandelak, bola eta argi apaingarri batzuengatik aldatu dira. 

Denborarekin, usadio hauek aldatu egin dira. 
Eta haurrei opariak uzteko usadioa gehitu zaio. 
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!