Etzi itxiko dute Erribera Kulturguneko liburutegia. Duela hilabete gutxi batzuk inauguratu bazuten ere, apalategi berriak jarri behar dituzte eta liburuak berriro kokatu behar dituzte. Hori egiteko ia hilabete beharko dute eta, beraz, denbora horretan, zerbitzua itxiko dute. Izan ere, orain arte bertan zeuden altzariak behin-behinekoak zirela jakinarazi dute. Hortaz, horiek kendu eta iritsi diren berriak jarriko dituzte.
Hori guztiagatik, liburuen mailegua irekitze data bitarte luzatuko da. Itzulketei dagokienez, kanpoan dagoen buzoian utzi daitezke. Hala ere, zerbitzu guztiak ez dira itxita egongo: ikasgela zabalik egongo da. Hori erabiltzeko interesa dutenek, Erriberako harreran bete behar dute eskaera-orria.