Aztifemiak

Emakumeen batukada tailerra, bihar

Kronika - Erredakzioa 2020ko abe. 4a, 00:00
Batukada tailerra antolatu dute Aztifemiek, bihar arratsalderako.

Bihar arratsaldeko 17:00etan hasita, emakumezkoen batukada tailerra antolatu du Astigarragako
Aztifemi taldeak.

Bihar, hilabeteko lehenengo asteburua motorrak berotuta hasteko, Astigarragako Aztifemi taldeak, emakumezkoentzako batukada tailerra antolatu du.

Bihar arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara bitartean izango da batukada saioa, Astigarragako Herri eskolako aretoan, hain zuzen.

Bizi dugun pandemia dela eta, segurtasun neurriak erabiliko dituztela ziurtatu dute Aztifemiek, eta horrez gain, jakinarazi dute beharrezkoa dela aldez aurretik, izena ematea, aforoa kontrolatzeko, eta euren arteko distantziak bermatze aldera, «guztien segurtasunagatik».

Beraz, bihar egingo den batukada tailerrean parte hartu nahi izanez gero,  aztifemiak@gmail.com helbide elektronikora idatzi.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!