Emakumeon plaza

Astigarragako Emakumeon Plaza berria inauguratuko da, laister

Kronika - Erredakzioa 2020ko abe. 4a, 00:00

Muralean, 45metro X 2.7 metroko irudi konposaketa ikusi daiteke.

Emakumeon Plaza berritua eta bertan kokatu den murala abenduaren 13an inauguratuko da, eguerdiko 12:00etan hasita.

Duela bi urte jarri zuen martxan Astigarragako Udalak proiektu hau. Eta abenduaren 13an izango da Astigarragako Emakumeon Plazako inaugurazioa, «herriko emakumeen bilgune eta indarleku sinbolikoa osatu dugu, eta proiektuaren ginda, Nagore Legarreta Argazkilari sortzaileak eta herriko 140 pertsonek eman diote, mural indartsua eta berezia osatuz».

Inaugurazioa, 13an

Emakumeon Plazako inauguraziorako, hainbat ekitaldi prestatu dituzte. Agurra dantzatuko du Astigar Dantza Taldeak. Ondoren, prozesua nolakoa izan den azalduko du Aintzane Barandiaran, Berdintasun Zinegotziak. Jarraian, making off bideoa ikusi ahal izango da, muralak erdian duen pantailan. Muralaren diseinuaren azalpena emango du Nagore Legarretak, eta ondoren, Uxuri Irastorzak dantza garaikidea dantzatuko du. Herriko talde feministako kideen hitzak ere eskainiko dira, eta jarraian bertso musikatuekin, girotuko da eguna. Amaitzeko Konplize ditut eta abestia kantatuko da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!