Aztifemiak taldeak emakumeentzako batukada feminista tailerra antolatu du. Larunbat honetan izango da, herri eskolako aretoan. Saioak hiru orduko iraupena izango du; arratsaldeko 17:00etan hasiko da eta 20:00etan amaituko da.
Parte-hartzaileek instrumentuak ezagutzeko eta erritmoa lantzeko aukera ezin hobea izango dute bertan. Antolatzaileek herritarrei animatzeko eskatu diete; izan ere, musikarekin gozatzeaz gain, aldarrikapenerako tailerra ere badela helarazi dute: «Larunbateko saioa da kaleak erritmoz betetzeko eta gureak ere badirela aldarrikatzeko modu bat!».
Izena eman behar da
Momentuz saio bakarra antolatu dute eta, beraz, larunbatean soilik egingo da batukada feminista tailerra. Parte hartzea doakoa da, baina aforoa mugatua izango denez, arduradunek jakinarazi dute beharrezkoa dela aldez aurretik izena ematea. Horretarako aztifemiak@gmail.com helbide elektronikora mezua bidali behar da.