Bi administrariren lanpostuak betetzeko oposizio lehiaketa egingo da, Beterri-Buruntzako Udaletan

Kronika - Erredakzioa 2020ko aza. 30a, 00:00

Bi lanpostu hauez gain, lan anitzerako operarioak kontratatzeko eskaintza ere luzatu da Beterri-Buruntzako Udaletan. 

Bi administrariren lanpostuak betetzeko oposizio lehiaketaren deialdia eta oinarriak laister argitaratuko dira Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, eta lan anitzetarako operarioen lan eskaintza berriz, Lanbiden argitaratuta dago jadanik.

Bi administrari lanpostu
Azaroaren 24ko Tokiko Gobernu Batzarrak, Astigarragako Udaleko lanpostuen zerrendan hutsik zeuden bi administrari lanpostu jabetzan betetzeko oposizio lehiaketaren oinarrian onartu eta deialdia egitea erabaki du. Administrari lanpostu bat «Kontuhartzailetza Saileko eta bestea Hirigintza Sailekoa» da. 
Deialdia eta oinarriak, laister argitaratuko dira Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean. Eskabideak  aurkezteko gainera, epea 20 egun baliodunekoa izango da, oinarriak GAOn argitaratu, eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, hain zuzen. 
Hauek dira parte hartzeko baldintza nagusiak; Titulazioari dagokionez, Batxilergoa, Lanbide Heziketako Teknikaria edo horien baliokidea, informatika ezagupenak edukitzea eta hirugarren hizkuntz eskakizuna (C1).  
Hautaketa prozesu honen bidez, bi lanpostuak betetzeaz gain, lan poltsak egingo dira, «etorkizuneko beharrei erantzuteko». 

Lan anitzetarako operarioak kontratatzeko eskaintza
Lan Merkatuan txertatzeko arazoak dituzten kolektiboei zuzenduta dago lan eskaintza hau, «Astigarragan bost hilabeterako 2 kontratazio  egingo dira, lanaldi osokoak». 
Lanbideren enplegua sustatzeko toki ekintzetarako 2020ko dirulaguntzen baitan, langabetuak, lan merkatuan txertatzeko programa abiatu dute aurten ere Beterri -Buruntzako Udalek, hala nola, Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte, Urnieta eta Usurbil, «bereiziki, ohiko merkatuan txertatzeko arazoak dituzten taldeei zuzenduta». Guztira 18 lagun kontratatuko dituzte, «Astigarragan bost hilabeterako bi postu izango dira, lanaldi osokoak».

Aukeraketa prozesua
Hautaketa prozesuan parte hartu ahal izateko, Lanbiden argitaratu den lan eskaintzan eman behar da izena. Lanbidek jasotako curriculum guztiak aztertu eta eskualdeko udaletara bideratuko ditu. Gainera, elkarrizketa bidez hautatuko dira, lehen pausua eman ondoren. 
Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan Astigarragako Udalaren Enplegu Sailarekin, enplegu@astigarraga.eus helbidera idatziz, edo 943 50 57 00 telefonora deituz.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!