Herriko ostalariekin bildu da Astigarragako Udala, diru laguntzen berri emateko, besteak beste

Kronika - Erredakzioa 2020ko aza. 29a, 00:00

Pasa den astean, Astigarragako Udala, herriko ostalariekin bildu zen, eta bilkura honen helburua izan zen, ostalariek itxieraren ondorioz bizi duten egoera ezagutzea eta Udalak eskainiko dituen laguntzen berri ematea.

Azaroaren 20an, herriko ostalariak, Astigarragako Udalarekin bildu ziren, eta bertan, Udalak martxan jarriko diren diru laguntzen berri eman zien, besteak beste.

Hori horrela, honako hauek dira, Udalak ostalarientzat martxan jarriko dituen neurri eta diru laguntzak: diru laguntza zuzenak, 1.000 euroko diru laguntza finkoa emango die ostalariei, jarduera geldiarazi izan dutelako. Eta Udalak aipatu du, horretarako 50.000 euro bideratuko dituela; Deskontu-bonuen ekimenaren bigarren edizioa: deialdia martxan da dagoeneko. Aurreko edizioaren parekoa izango dela ere jakinarazi du, bi aldaketa nagusirekin hain zuzen: %30eko deskontua izango dute bonuek oraingoan, eta komertzio zein ostalari guztiek izango dute parte hartzeko aukera. Abendutik, martxora bitartean egongo da kanpaina martxan, eta horretarako Udalak 30.000 euro bideratuko ditu; Inbertsioetarako laguntzak: Covid-19ari aurre egiteko beharrezkoak diren segurtasun eta babes neurriak bermatu ahal izateko, jarduera ekonomikoa prestatu edota egokitzeko egiten diren inbertsioetarako laguntzak, eta horretarako Udalak, 24.435 euroko aurrekontua du; Guztion Azoka, otarraren zozketa: Udalak, Astiko Elkartearen hitzarmena sinatu du, otarren kanpaina abiatzeko. Abenduan gauzatuko da kanpaina hau, eta horretarako, Udalak 10.000 euro jarriko ditu, eta Astikok berriz, 3.000; 2021eko terrazen tasa: Udalak ez die herriko ostalariei, 2021 urteko terrazen tasa kobratuko, beraz 19.541,78 euroko laguntza emango dio kontzeptu honetan, ostalariei.

Guztira, azarotik abendura bitartean martxan dauden eta jarriko diren neurri eta diru laguntza horien bitartez Udalak, 19.541,78 eurotan lagunduko ditu ostalariak.

Ekaina eta irailean, laguntza gehiago eman zen

Epealdi honetan ere, Astigarragako Udalak ostalariei emandako diru laguntza kopurua 89.654,88 eurokoa da, eta hauek izan ziren emandako diru laguntzak: 60.345,00 euroko diru laguntza zuzenak, 34 ostalarik jaso zituzten, eta laguntza hauek, 1.500-2.400 eurokoak izan ziren. Deskontu bonuen ekimenaren lehen edizioan, 25 ostalarik hartu zuten parte, eta sektore honi 4.768,10 euro bideratu zitzaizkion.

2020ko terraza tasen diru laguntzan, 16 ostalarik hartu zuten parte, eta guztira 19.541,78 euro bideratu zituen Udalak, horretarako.

Gainera, Udalak azaldu du, aurrerantzean ere ostalaritzarekin lankidetzan jarraituko duela, «laguntza eta babesa» emateko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!