Erriberako aterpean baserriko produktuen postua jarriko da astean hiru egunez

Kronika - Erredakzioa 2020ko aza. 27a, 00:00
Taula baserriko baratzak.

Astearteetan, abenduaren 1ean hasita, eta ostegunetan arratsaldez eta larunbatetan goizez jarriko dira salgai Taula baserriko produktuak.

Astigarragan baserriko produktuak jarriko dira salgai astean hiru egunez, datorren asteartean, abenduaren 1ean, hasita.

Erribera kulturguneko aterpean jarriko da postua eta bertan Taula baserriko produktu freskoak erosi ahalko dituzte herritarrek.

Baserritar produktuen postua astearteetan, ostegunetan eta larunbatetan egongo da kokatuta Erriberan. Astearteetan eta ostegunetan, arratsaldez 17:00etatik 20:00etara jarriko da postua eta larunbatetan, goizez, 09:00etatik 13:30etara jarriko da postua.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!