Pasa den hilabetean, 2021eko Udal Egutegia osatuko duten argazkiak hautatzeko lehiaketa antolatu zuen Udalak, eta «ura» ezarri zen gai gisa.
Jadanik, irabazleak iragarri ditu Nagore Legarreta argazkilariak. Eta aipatu du, 90 bat pertsonek hartu dutela parte, lehiaketan.
Irabazle nagusiaren argazkia, 2021garren urteko egutegiaren azalean agertuko da, eta 150 euroko erosketa bonoa jasoko du. Gainontzeko 12 finalistak, argazki bakoitza egutegiaren hilabeteetako batean agertuko da, eta egileari argazkiko 80 euroko erosketa bonoa emango zaio, «baina gehienez ere 300 eurokoa». Bono hauek, abenduaren 31ra arte gastatu daitezke.
Hautaketa prozesuan hartutako, «irizpideak»
Argazkien hautaketa, Astigarragako hiru epaimahai kidek egin dute, eta honakoak izan dira; Amaia Usabiaga Astigarragako kultura teknikaria, Aintzane Barandiaran, kultura zinegotzia eta Nagore Legarreta, argazkilaria.
Aipatu dute, hainbat irizpide hartu dituztela kontutan, Astigarragako 2021eko Udal Egutegia osatuko duen argazkiak aukeratzeko garaian. Legarretak, azaldu du, «teknikagatik eta argazkigintzagatik hainbat argazki deskartatu genituen». Jakinarazi du, hainbat baldintza ezarri zituztela, hala nola, argazkiak horizontalak izatea, kalitate onekoak... «Hauek betetzen ez zituztenak ere deskartatu egin ditugu». Horrez gain, Astigarragako «txokoei» eman diete garrantzia epaimahai kideek, bertakoak ez zirenak, alde batera utzita, hain zuzen.
Astigarragako 2021eko Udal Egutegiko irabazleak
Honakoak dira argazki lehiaketako 13 irabazleak; Portada; Marco Ganuza; 2021eko hilabeteak: urtarrila, Lander Irazustabarrena; otsaila, Carmen Ibañez; martxoa, Marco Ganuza; apirila, Francisco Javier Roy; maiatza, Felix Etxeberria; ekaina, Ane Pedrosa; uztaila, Sergio Perez; abuztua, Felix Etxeberria; iraila, Carmen Ibañez: urria, Marco Ganuza; azaroa, Sergio Perez, eta abendua, Carmen Ibañez.