Euskaraldirako azkeneko beroketak egiteko, bertso saio tematizatua izango da Astigarragan, ostegun honetan: Nahi dugu hitz eta jolas. Arratsaldeko 19:30etan hasiko da, Erribera kulturgunean, Oihana Bartra eta Sustrai Colina bertsolariekin; Imanol Artola Felix ariko da gai-jartzaile lanetan. Sarrerak eskuragarri daude, Erriberan bertan: helduek 6 euro, haurrek 3 euro, eta Euskaraldian izena eman dutenek doan. Topaguneak eta Lankuk antolatu dute saioa.
Ia 600 pertsona daude izena emanda Euskaraldian, eta azkeneko egunetan beste bultzada bat izatea espero dute. Horretarako, aste honetan megafoniarekin dabiltza herrian barrena, Euskaraldiko mezuak zabaltzen; eta eskuorriak ere banatu dituzte etxez etxe, izenemate fitxarekin: hori bete eta Udalak herrian dituen buzoietan uztea nahikoa dute astigartarrek, Euskaraldian izena emateko.