Berdintasun eta kirol dirulaguntzak, abian

Kronika - Erredakzioa 2020ko aza. 17a, 00:00

2020 urtean egingo diren egitasmoak eta jarduerak aurrera eramateko eskatu daitezke azaroaren 30era arte. 

Kirol eta berdintasun arloko dirulaguntzak eskatzeko epea martxan dago eta epe hori azaroaren 30ean, hilabeteko azken egunean, astelehenarekin, amaituko da. Eskariak Udaletxeko erregistroan edo telematikoki aurkeztu daitezke.
Kirol arloko dirulaguntzetan helburua Astigarragan kirol arloan 2020 urtean garatuko diren edota garatu diren interes orokorreko jarduerak edota egitasmoak diruz laguntzea da.

Berdintasun arloko dirulaguntzak

Astigarragan emakumeen eta gizonen berdintasuna sustazeko helburuarekin lotutako programa, proiektu eta jarduerak aurrera eramateko laguntzak eskatu daitezke. 

Bi dirulaguntza hauen oinarriak Udalaren  www.astigarraga.eus webgunean aurkitu daitezke. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!