27 poligonoko sarbide berria, aurrera

Kronika - Erredakzioa 2020ko aza. 14a, 00:00

Onartu egin du Aldundiak, kontratazio espedientea; eta 6.709.300,98 eurokoa izango da oinarrizko aurrekontua.

Aurrera jarraitzen du, 27 poligonorako sarbide berria egiteko proiektuak. GI-2132 errepidearekin lotuko du poligonoa, sarbide horrek, Astigarragako sarrerako errotondan, «poligonoko egungo sarbideko trafikoa arintzeko»; eta aurreko astean onartu zuen Gipuzkoako Foru Al­dundiak, pro­iektuaren kontratazio espedientea. Horrela, 6.709.300,98 euroko oinarrizko aurrekontua izango du proiektuaren lizitazioak, eta hamar hilabetekoa izango da, lanak bukatzeko epea.

Urte hasieran onartu zuen sarbide berria egiteko proiektua, Aldundiak; baina COVID-19aren pandemiak eragindako krisiagatik, behin behinean gelditu zuten. Orain, «eszenatoki finantzarioa argituta», akordioa egin dute Ekonomia Itunaren Batzorde Mistoan, eta horri esker, «gai gara honelako proiektuak berriro ere martxan jartzeko», adierazi du Eider Mendozak, Foru Aldundiko bozeramaileak.­

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!