'Ez dok ero' antzerkia izango da larunbat honetan, Erribera kulturgunean, Tartean Teatroaren eskutik

Kronika - Erredakzioa 2020ko aza. 12a, 00:00
Patxo Telleria eta Mikel Martinez aktoreak, 'Ez dok ero' antzerkian.

Ordu erdi aurreratu dute antzerkia eta, beraz, 19:00etan hasiko da. Gipuzkoan egingo duten lehen emanaldia izango da Erriberakoa.

Patxo Telleriak eta Mikel Martinezek osatutako bikote artistikoaren ikuskizun berria da Ez dok ero, eta Bilbon estreinatu ondoren, Astigarragan eskainiko dute larunbat honetan, Gi­puz­­koan aurrenekoz. Erribera kul­turgunean izango da hori, arra­tsaldeko 19:00etatik aurrera, ordu erdi aurreratu baitute.

Emanaldirako sarrerak, aurretik eskuratu behar dira. Salgai daude, www.astigarraga.eus webgunean, edo Erriberan  bertan, 09:00etatik 13:00etara bitartean eta 16:00etatik 20:00etara. Helduentzat, 6 euroko prezioa dute sarrerek; eta haurrentzat, 3 euro dira. Egunean bertan ere izango da sarrerak eskuratzeko aukera, saioa hasi baino ordubete lehenago, Erriberan bertan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!