0-4 urte bitarteko haurrak zaintzeko kontratazioak egin dituzten astigartarrentzat 25.000 euro aurreikusi ditu Udalak. Dirulaguntza lortzeko eskaera aurkeztu behar da, eta igandea da horretarako azken eguna. Eskaerak aurkeztu daitezke telematikoki edo udaletxeko erregistroan. Eskaera egin eta onartua izan den familia bakoitzak kontratazio-gastuaren %50a jasoko du. Edonola ere, kopuru horretatik gehienez 500 euroko laguntza jaso ahal izango da, hileko.