Erribera kulturgunean kokatuta dagoen ikasteko gela erabilgarri dago. Eskaerak Erriberako harreran egin behar dira. Goizeko 08:00etatik arratsaldeko 20:00etara egongo da erabilgarri Erriberako ikasteko gela, eta gehienez 8 pertsonako edukiera izango du. Gela erabiltzeko, eskaera orria bete eta 5 euroko fidantza utzita, gela zabaltzeko giltza jasoko du eskatzaileak.