Aurrekontu partehartzailearen bilera Oialumen bertan behera geratu da

Kronika - Erredakzioa 2020ko urr. 26a, 00:00

Udalak antolatutako, jende pilaketak eragin ditzaketen, taldeko ekintza eta ekitaldiak bertan behera utzi dira Astigarragan. Honela, gaur Oialumen egitekoa zen aurrekontu partehartzaileen ingurukoa bertan behera geratu da. Atzo egitekoa zen antzerkia ere ez zen eskaini Erribera kultur gunean. Kultur agenda ere geratu egin da eta oraingoz ez da kultur ekitaldirik antolatuko. Udal zerbitzuekin harremanak ahal dela telefonoz edo telematikoki izango dira, aurrez hitzordua hartuta. Elkarte eta eragileei proposatu zaie egiten dituzten taldeko jarduerak bertan behera uzteko. Honela, Zipotzak ez zuen mendi irteera egin nahiz eta atzoko Kronikan aurrera eramango zela esan. Egoera aldakorra da oso egunetik egunera eta hartuko diren erabakien berri datozen egunetan emango dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!