Mendia

Zipotza mendi taldeak lehen irteera, igandean

Kronika - Erredakzioa 2020ko urr. 23a, 00:00

Goizeko 09:30etan abiatuko dira Zipotzatik, eta lau ordu inguruko 12 kilometroko ibilaldia egingo dute.

Astigarragako Zipotza mendi taldea sortu berri da, eta etzi dute taldearen aurkezpena eta antolatutako lehen irteera. Egoera konplikatua den arren, ibilaldiarekin «aurrera egitea» erabaki dute. Herriko ibilbide bat egingo dute, PR-Gi 209 izenekoa: 12 kilometro eta lau ordu inguruko iraupena izango du.

Segurtasun neurri guztiak bermatuko dituzte txangoan eta horregatik, beharrezkoa izango da maskarilla jantzita eramatea. Horretaz gain, aldaketa txiki bat egon da plangintzan. Izan ere, ibilaldiaren amaieran hamaiketakoa egin ordez, pintxoak banatuko dira eskatutako edariarekin. «Bakoitzari berea banatuko zaio, segurtasun neurriak kontuan izanda. Horrela, bakoitzak bere edariarekin bere pintxoa izango du».

Zipotza mendi taldeak herritarrak animatu ditu, igandeko ibilaldian parte hartu dezaten. «Coronavirusak ez gaitzala gelditu, jarrai dezagun bizitzen elkar zainduz».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!