Aurrekontu partehartzaileen inguruko bilera gaur Santiomendi ekialdean

Kronika - Erredakzioa 2020ko urr. 22a, 00:00

Aurrekontu partehartzaileen prozesuan bilerak egiten ari dira astean zehar Astigarragako auzo eta leku desberdinetan. Gaur, Santiomendi ekialdean, Ermaña aurrean, 18:30etatik 20:00etara izango da saioa. Azkenaurreko bilera Udaletxeko plazan izango da, bihar, ostirala, 16:00etatik 17:30etara bitartean. Eta azken saioa urriaren 26an egingo da, Oialumen, Auzobiltokiaren aurrean, 18:30etatik 20:00etara. Aurrekontuetan partehartu nahi dutenek, Udalaren webgunera idatzita azaldu ditzakete beraien ideiak. Edo, bestela, zuzenean https://www.astigarraga.eus/eu/bidali-mezua estekan sartu eta iritzi, ekarpen, proposamen edo kexak idatzi daitezke. Horretarako, datu batzuk bete behar dira lehenik.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!