Emakumeen etxea definitzeko 2garren saioa bihar

Kronika - Erredakzioa 2020ko urr. 21a, 00:00
Lehenengo bilera urriaren 8an egin zen.

Astigarragako Udalaren Berdintasun sailak, «Astigarragan emakumeen eta gizonen benetako berdintasuna lortzeko baldintza egokiak ezarri eta sustatzea» du helburu. Hori horrela, hainbat saio antolatu dira, «Emakumeen etxea herriko emakumeekin batera ko-diseinatzeko» prozesu bat garatu nahi dutelako. Urriaren 8an egin zen lehenengo saioa, eta urriaren 22an, ostegunean, egingo da bigarrena. Gaineratu dute, egungo osasun-egoera dela eta, aforoa 30 emakumetara mugatuko dela. Horrez gain, zaintza zerbitzua eskainiko da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!