Udal egutegia

Urriaren 30era arte dago aukera, argazkiak aurkezteko

Kronika - Erredakzioa 2020ko urr. 20a, 00:00

2021eko udal egutegia osatuko duten argazkiak hautatzeko lehiaketa antolatu du  Astigarragako Udalak, eta «ura» izango da gaia.  Oraindik parte hartzeko aukera dago, hilaren 30era arte, Erribera kulturgunean, edo astigarraga.kultura@gmail.com helbidera bidaliz. Jasotzen diren argazkietatik 13 aukeratuko dituzte epaimahaikideek eta lehena azalean agertuko da. Epaimahaikideek hartutako erabakia, eta sari banaketa, azaroaren 6an egingo da. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!