Bi saio egingo dira, Emakumeen etxea definitzeko

Kronika - Erredakzioa 2020ko urr. 20a, 00:00

Astigarragako Udalaren Berdintasun sailak, «Astigarragan emakumeen eta gizonen benetako berdintasuna lortzeko baldintza egokiak ezarri eta sustatzea» du helburu. Hori horrela, hainbat saio antolatu dira, hau da, «Emakumeen etxea herriko emakumeekin batera ko-diseinatzeko» prozesu bat garatu nahi dute. Urriaren 8an egin zen lehen saioa, eta urriaren 22an egingo da bigarrena. Gaineratu dute, egungo osasun-egoera dela eta, aforoa 30 emakumetara mugatuko dela. Horrez gain, zaintza zerbitzua eskainiko da, gutxienez 48 ordu lehenago eskatzen bada, berdintasuna@astigarraga.eus helbidera idatziz edo 943 50 57 01 telefonora deituz.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!