Astigarragako Udalak, guztira aurrekontu partehartzaileen 8 saio antolatu ditu, eta aurten COVID-19aren ondorioz, saioak egiteko formatua moldatu egin da. Gaur erdigunean, Joseba Barandiaran plazan, 12:00etatik 13:30etara egingo dute hirugarren saioa, eta bihar berriz, bi lekutan egingo dira saioak, ordutegi ezberdinean: Ergobiko plazatxoan, 12:00etatik 13:30etara bitartean, eta Erribera Kulturguneko atarian, 18:30etatik 20:00etara.