Euskaraldia

Euskaraldiko Herri Batzordearen bilera irekia, gaur

Kronika - Erredakzioa 2020ko urr. 15a, 09:35

Herri Batzordearen batzar irekia deitu da gaurko 18.30etik 19.30era bitartean, Erribera Kulturgune berriko sotoan Euskaraldia prestatzeko asmoz. .

Hilabete eta erdi barru burutuko den Euskaraldia prestatzeko asmoz, Herri Batzordearen batzar irekia deitu da gaurko 18.30etik 19.30era bitartean, Erribera Kulturgune berriko sotoan. Parte hartzeko prest leudekeen astigartar guztiei irekia izango da bilera, ongi etorria izango baita jaso litekeen ekarpen oro..

Ariguneak dira aurten Euskaraldiak izango duen berritasunetako bat, taldean euskeraz lasai aritzeko guneak, eta guztira 77 izan dira berauek sortzeko Astigarragan izena eman duten enpresa, sagardotegi, elkarte, taberna eta abarrak (HEMEN zerrenda osoa).

Behin entitateen lanketa bukatuta, urriaren 2an burutu zen Euskaraldiaren aurkezpen ekitaldia Erriberako kuturguneko auditorioan, non Beatriz Elgezabalek “Txor txor” bakarrizketa umoretsua taularatu zuen, arrakasta handiz.

Ahobizi eta belarriprest
Euskaraldiaren 2. Edizioa azaroaren 20tik abenduaren 4ra, 15 egunez izango da aurten, “Gehiago, gehiagotan, gehiagorekin” lelopean, eta jada irekia dago INTERNET BIDEZ egiteko izen-ematea. Horretarako, lehenik, Ahobizi edo Belarriprest rola hautatu beharko da, jakina!

Informazio gehiago: www.euskaraldia.eus atarian.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!