Herriko haur, gazte eta helduen artelanak gaurtik ikusgai Erriberan

Kronika - Erredakzioa 2020ko urr. 13a, 00:00

Bi erakusketa antolatu ditu Astigarragako Udalak, herritarrek duten talentua eta artea azaleratzeko; lehena, herriko haur, gazte eta helduen artelanez osatutako erakusketa izango da, gaurtik urriaren 25era bitartean, Erriberan. 

Covid-19ak eragindako alarma egoeran konfinamendua ezarri zenean, herritarrak etxean geratu ziren, eta haurren euren talentu eta produktibitatea eskulan eta marrazkietan irudikatu zuten. Hori horrela, Astigarragako Udalak azaldu du «garai zail horietatik ateratako artelanekin erakusketa bat antolatzea ideia ona izan zitekeela pentsatu genuen, Herri Eskolaren laguntza izanik». Hau hala, dagoeneko haurren lanak jasotzeko hiru «jasoketa» egin dira. 

Oraingoan, haurren lanak ez ezik, gazte eta helduenak ere jaso dira, «erakusketa berean jartzeko». Erakusketa hau, Erriberan izango da, gainera Udalak jakinarazi du, «herritarrek kulturguneko benetako protagonistak, euren artearekin inauguratu behar dutela erakusketa areto berria». Beraz, gaurtik dago ikusgai, herriko haur, gazte eta helduen erakusketa, Erribera kulturguneko erakusketa aretoan. 

Bestalde, Udalak, I. Artisau erakusketa herrikoia antolatu du larunbat honetarako. Postuak Andre Gobadarien parkean jarriko dira, eta eguraldi txarra eginez gero, udalak jakinarazi du erakusketa egunez aldatuko dela.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!