Errealitatea hurbilagotik ikusi zuten, herritarrek

Kronika - Erredakzioa 2020ko urr. 13a, 00:00
Arantxa Preciado Valle, Joseba Barandiaran plazan, arropa postuan.

Urriko lehen asteburuan, Moriako errefuxiatuen errealitatea hurbilagotik ezagutzeko aukera izan zuten astigartarrek. 

Irailaren 29an, Astigarragako Udalak Moriako errefuxiatuen aldeko adierazpen instituzionala onartu zuen Osoko Bilkuran. Bestetik, Zaporeakek antolatutako janari bilketarekin bat egin zuen. Eta urriaren 3an, bilketari amaiera «ona» emateko, argazki erakusketa eta arropa saltzeko postua jarri zen Joseba Barandiaran plazan. Bertan, errefuxiatuen errealitatea hurbilagotik ezagutzeko aukera izan zuten herritarrek, Arantxa Preciado Valle, Zaporeak elkarteko boluntario baten eskutik.

Eta jakinarazi zuen, Moria infernua zela, «egoera dramatiko batean daude. Suteaz geroztik, zerbait okerragora igaro dira; ez dute urik, pertsona askoren artean partekatu behar dituzten komun-ontzi eramangarriak dituzte, igluak lurraren arrasean daude...». Argi utzi zuen ez zela egoera xamurra, eta lagundu nahi duten haiei, kanpainetan parte hartzera gonbidatu zituen, «elikagaiena ezinbestekoa da oinarrizko beharrak asetzeko. Egin dugun azkena, Euskal Herri mailan egin dugu, eta oso harrera ona izan du, eta ziurtatu nahi dut, janaria iristen dela». 

Elikagai bilketa, «arrakastatsua»
Astigarragako Udalak, bat egin du Zaporeakek antolatutako hainbat ekimenekin. Irailaren 25etik urriaren 2ra egin zen elikagai bilketa, «arrakastatsua» izan dela azaldu dute, 500 kilogramotik gora janari lortu baita. Eta esker onak luzatu nahi izan diete, parte hartu duten herritar orori.   

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!