Datorren urteko egutegia osatzeko argazki lehiaketaren gaia, 'ura' da

Kronika - Erredakzioa 2020ko urr. 13a, 00:00

Herritarrek urarekin lotura duten argazkiak aurkeztu ditzazkete, hilaren 30era arte, Erribera kulturgunean, edo astigarraga.kultura@gmail.com helbidera bidaliz. Jasotzen diren argazkietatik 13 aukeratuko dituzte epaimahai kideek eta lehena azalean agertuko da.

2021eko udal egutegia osatuko duten argazkiak hautatzeko lehiaketa antolatu du Udalak, eta «ura» izango da gaia.  Argazkien aukeraketa, kultur batzordeko kideek egingo dute, «argazkilaritzan aditua den pertsona batekin» osatutako epamahaian. Jasotzen diren argazkietatik, 13 aukeratuko dituzte, «lehena azalean agertuko da, eta besteak, hilabete bakoitzean». 

Erabakia eta sari banaketa azaroaren 6an egingo dira 
Argazkiak, urriaren 30era arte aurkez daitezke, eta epaimahai kideek hartutako erabakia, eta sari banaketa, azaroaren 6ean egingo da. 
Gainera, argazkiak jasoko dituen 2021eko udal egutegia, abenduaren 15etik aurrera, Astigarragako udaletxean, Erribera kulturgunean eta Astiko merkatarien elkarteko bezeroen artean banatuko da. 

Argazkiak aurkezteko, zer egin 
Lehiaketa honetan parte hartuko duen parte hartzaile orok, gehienez 5 argazki aurkeztu ditzake. Argazkiekin batera, «entrega orria» beteta aurkeztu beharko du.  


Argazkiak aurkezteko, bi bide daude; lehena, Pen-drive batean Erribera kultur gunera eramanez, eta bigarrena, astigarraga.kultura@gmail.com helbidera bidaliz. 

Irabazleentzat, sariak 
Irabazle nagusiaren argazkia, 2021garren urteko egutegiaren azalean agertuko da, eta 150 euroko erosketa bonoa jasoko du. 


Gainontzeko 12 finalistak, argazki bakoitza egutegiaren hilabeteetako batean agertuko da, eta egileari argazkiko 80 euroko erosketa bonoa emango zaio, «baina gehienez ere 300 eurokoa». 


Udalak jakinarazi du, erosketa bono hauek, 2020ko abenduaren 31 baino lehen Astigarragan kokatuta dauden, denda, jatetxe, zerbitzu edo enpresaren batean erabiliko direla. 


Argibide gehiago nahi izanez gero, deitu 943 33 50 64 telefono zenbakira.   

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!