Irakurketa Klubaren saioa, bihar

Kronika - Erredakzioa 2020ko urr. 12a, 00:00

Bihar egingo du aurreneko saioa Irakurketa Klubak, Erribera kulturgunean. Arratsaldeko 19:30etan izango da, liburutegi berrian; eta Alice Munro idazlearen Etsaiak, lagunak, ezkongaiak, maitaleak, senar-emazteak liburua izango dute hizpide. Joannes Jauregik gidatuko du saioa, euskeraz, eta partehartzea doakoa eta irekia izango da. Bederatzi kontakizun biltzen ditu Munroren liburuak, eguneroko bizitzan kokatutakoak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!