Haurren zaintzarako kontratazioak egiteko epea zabalik

Kronika - Erredakzioa 2020ko urr. 10a, 00:00

25.000 euro aurreikusi dira 0-4 bitarteko haurrak zaintzeko kontrarazioak egin dituzten herritarrentzat.

COVID-19ak eragindako osasun-krisiaren eraginez haurren zaintza «zaildu» egin dela adierazi zuen Astigarragako Udalak orain hiru hilabete. Horregatik, hainbat neurri hartzea erabaki zuten. Kasu honetan, 0-4 urte bitarteko haurren (udalekuetan parte hartzeko au­ke­ra izan ez duen adin tartea) zain­tza gastuak ordaintzeko dirulaguntzak emango ditu Udalak. Horretarako, 25.000 euroko aurrekontua aurreikusi du.

 

Urte amaiera arteko zaintzak

Dirulaguntza hauek 2020ko ekainaren 1etik 2020ko abenduaren 31ra arte 0-4 bitarteko haurrak zaintzeko kontratazioak egin dituzten Astigarragako herritarrek eska ditzakete.

Eskaera egin eta onartua izan den familia bakoitzak kontratazio-gastuaren %50a jasoko du, gehienez ere 500 euroko laguntza arte, hileko.

 

Salbuespen kasu batzuek %10 gehiago jasoko dute

Salbuespen kasu batzuk aurreikusi ditu Udalak aipatutako ehuneko eta kopuruari gehikuntzak aplikatzeko. %10 gehiago aplikatuko zaie honako kasuei: guraso bakarreko familiei, genero indarkeria biktima direnei, DSBE jasotzen duten titular edo onuradunei eta gizarte bazterketa arriskuan dauden per­tsonei.

 

Eskaerak aurkezteko epea azaroaren 15era arte

Azaroaren 15era arte (edo kreditua agortu arte) aurkeztu ahal izango dira eskaerak. Eta hauek egiteko bi bide daude: telematikoki edo udaletxeko erregistroan. Telematikoki, udal zerbitzu telematikoen  tresna erabili be­harko da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!