Jon Garaño astigartarrak zuzendu zuen La trinchera infinita filma, Oscar sarietan ingelesez besteko filmen atalean Espainia ordezkatzeko aukeratua izan da O que arde eta El Hoyo filmekin batera. Hala jakinarazi zuen Espainiako Zinema Akademiak, Madrilen. Aitor Arregiren, Jon Garañoren eta Jose Mari Goenagaren La trinchera infinita-k berriz, bi Goya sari eskuratu zituen: soinu onenarena eta emakumezko aktore onenarena. Donostiako Zinemaldian aurkeztu zuten Moriartikoek pelikula, eta, gidoi onenaren saria eta zuzendari onenarena ez ezik, Irizar eta Feroz sariak eta Fipresci saria ere jaso zituen filmak. Aurtengo zinemaldian, bestalde, EZAE Euskadiko Zinema Aretoen Elkartearen VI. saria eman zioten.
Azaroaren 3an jakingo da lehen galbahea pasako duten edo ez
Azaroaren 3an jakinaraziko dute zer lanak ordezkatuko duen Espainia. Horren ondoren, halere, AEBetako zinema akademiaren galbahea pasatu beharko du filmak saria eskuratzeko hautagaien artean egoteko. Oscar sariak otsailaren 28an ziren banatzekoak Los Angelesen, baina, pandemiaren eraginez, apirilaren 25era atzeratzea erabaki zuten.