Pandemiaren hasieratik etenda egon ondoren, gaur jarriko dute martxan berriro, Ttipi-Ttapa ekimena, adinekoek osasun fisikoa eta emozionala lantzeko. Eta egoerara egokitzeko, astean bi saio egingo dituzte, bakarra beharrean. Gaur izango da aurrenekoa, 11:00etatik 12:00etara, Joseba Barandiaran plazan hasita; eta etzi bigarrena, ordu berean. Parte hartzeko, izena eman behar da aldez aurretik, kiroldegira deituta (943 33 36 76). Astean behin parte hartu daiteke, eta 10 laguneko taldeak osatuko dituzte, gehienez ere.