Erakusketarako artelanak entregatzeko aukera, bihar arratsaldean Erriberan

Kronika - Erredakzioa 2020ko urr. 6a, 00:00

Astigarragako haur, gazte eta helduen artelanekin, erakusketa osatuko dute Erribera kulturgunean, urriaren 13tik 25era; eta herritar guztiei luzatu diete gonbitea, erakusketa horretarako beraien lanak entregatzeko. Horretarako, bihar jarri dute hitzordua: arratsaldeko 18:00etatik 19:00etara entregatu ahal izango dituzte artelanak, Erribera kulturgunean bertan. Hori ez da izango, urrian herritarren talentua ezagutarazteko antolatuko duten ekintza bakarra. Izan ere, urriaren 17an, artisau erakusketa herrikoia jarriko dute Andre Gobadarien ibai parkean, herritarrek eskuz egindako lanekin. Goizeko 11:00etatik 14:30etara izango da, eta bertan postua jarri nahi duenak, aldez aurretik eman behar zuen izena, kultura@astigarraga.eus helbidera idatzita; atzo bukatu zen epea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!