'Ez dok ero' Erribera kultur etxean estreinatuko da azaroan

Kronika - Erredakzioa 2020ko urr. 5a, 00:00

Patxo Telleria eta Mikel Martinez dira protagonistak.

Euskal Herrian Bilboko Arriagan izango dira lehenengo bi emanaldiak eta ondoren, Astigarragan Gipuzkoako lehenengo emanaldia eskainiko da.

Tartean Teatroak berak sortu eta ekoiztutako Ez dok ero antzerkia Astigarragan ikusiko da azaroaren 14an, Erribera kultur etxean, 20:00etatik aurrera. Gipuzkoa mailan estreinaldia izango da, nahiz eta obraren Euskal Herriko lehenengo bi emanaldiak Bilboko Arriaga antzokian izan azaroaren 10ean eta 11n. 


Astigarraga, antzerki garrantzitsuenen zirkuitoan sartu da kultur etxe berriari esker eta antzerki honen estreinaldia horren erakusgarri da. 
Patxo Telleriak eta Mikel Martinezek osatutako EzDokHiru bikote artistikoaren ikuskizun berria da.


Testuaren egilea Patxo Telleria da eta zuzendaritza lanetan Jokin Oregi aritu da. Hala, Telleriak eta Martinezek osatzen duten EzDok3-ren lan guztietan bezala, ikuskizun honetan ere euskera eta euskal kultura dira protagonista nagusiak. Are gehiago oraingoan, non gure imaginario kolektiboak eta kultur sinbologiak presentzia nabarmena duten. Tartean Teatroak azaldu duenez, «Euskal Antzerkiaren road movie eroa dugu Ez dok ero, euskal kultura, euskal antzerkia eta euskal gizartearen irudi deformatua, barregarria eta aluzinatua eskeintzen duena».  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!