Covid-19aren alarma egoera piztu zenean adineko pertsonen jarduera guztiak bertan behera gelditu ziren, horien artean, ttipi-ttapa.
Mota honetako saioek adineko pertsonen osasun fisiko eta emozionala hobetzen laguntzen dute, hortaz, etzi asteazkenean, urriaren 7tik aurrera Ttipi-ttapa programa martxan jarriko da, egokituta.
Ttipi-ttapa programan parte hartzen duten adineko pertsonek begirale batekin herrian aurkitzen diren ibilbideetan egiten dute saioa eta parke bio-osasungarrietan zebait ariketa ere egiten dituzte.
Programa egun dagoen osasun egoerara egokitu behar izan da, hauek dira aldaketa nagusiak: Taldeak murriztu egin behar direnez, astean behin izatetik astean bitan izatera pasako da: asteazken eta ostiraletan, 11:00etatik 12:00etara. Gehienez 10 pertsona eta begiralea egongo dira talde bakoitzean eta astean behin egin daiteke.
Partehartze kontrolatua eta gaurtik izena eman behar da 943 33 36 76 telefonoan
Lehen parte hartzea irekia zen baina orain partehartze kontrolatua izateko izena eman beharko da. Gaurtik aurrera eman ahal izango da izena kiroldegiko 943 33 36 76 telefonoan. Ahalik eta jende gehiagori partehartzeko aukera emateko, izen-ematea asteko egun batean egin daiteke soilik.
Joseba Barandiaran plazatik aterako dira
Saioa hasteko lekua ere aldatuko da, orain ordu horretan Foru Plaza eta Pilotalekua Herri Eskolako haurrek erabiltzen dutenez, Joseba Barandiaran plazatik aterako dira.