Eguzki farola berriak jarri dira segurtasuna eta ikusmena hobetuz

Kronika - Erredakzioa 2020ko urr. 4a, 00:00
Astigarragan farola berrien argia emateko prest daude.

«Hiri-inpaktua txikiagotzen dute eta ingurumen hobekuntzak lortzen dira eta berotegi efektua murriztu egiten du» diote Ekiona enpresatik 

Aurrez jarritako eguzki-farolen funtzionamendu egokiari esker, Astigarragako udalerrian eguzki-farola berriak jarri dira, Ekiona Eguzki argiztapena enpresa fabrikatzaile gipuzkoarrak lehendik zituenak.


Aurreko instalazioetan bezala, oinezkoek segurtasun eta ikusmen haundiagoz paseatu ahal izango dute instalazio horiek ez dituzten guneetan.
Astigarragak dituen eguzki-farolen instalazioek ez dute inolako obra zibilik egitea ekarri, ez eta zoladura altxatzea edo antzekoak egitea ere; horrela, inbertsio ekonomikoa minimizatzea lortu da.


«Hiri-inpaktu txikiagoaz gain, ingurumen hobekuntzak lortzen dira, eta hobekuntza horiek ez dira udalerri honentzat bakarrik onuragarriak, baizik eta herritar guztientzat» diote Ekionatik. Eguzki-panelaren bidez energia elektrikoa ekoiztean, instalazioak murriztu egiten du energia hori ekoizteko erabili diren erregai fosilen kontsumoa, eta murriztu egiten du berotegi-efektuko gasen emisioa, hala nola CO2-arena.

Gau osoan argia emateko gai da neguan zehar
Instalazioak Kenlok telefonogune adimenduna du. Gipukoarra den Ekiona enpresak garatzen du oso-osorik telefonogunea, eta bere eguzki-farolen osagaiak kudeatzeko eta kontrolatzeko erabiltzen da. 


Horren ondorioz, urteko hilabete txarrenetan (neguan) gau osoan argia emateko gai da. Zentralitaren funtzionamenduaren bidez, instalazioa eraginkorragoa eta errendimendu handiagokoa da.­  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!