GARRAIO PUBLIKOA

Garraio publikoaz aritzeko batzarra, gaur

Kronika - Erredakzioa 2020ko urr. 5a, 00:00

Garraio Diputatuaren erantzunak jasota, erantzunen berri emateko batzarra izango da 19:00etan, Herri Eskolako Aretoan. 

Autobus zerbitzuari buruz hitz egiteko batzar irekia egingo dute gaur, Herri Eskolako Aretoan. «Astigarragan garraio publikoaren zerbitzua eskasa dela ez da berria, aspaldiko kontua da. Herritarrak oso kezkatuta eta haserre daude gai honekin». Izan ere, diote, Udalak herritarren kexa ugari jaso dituela autobusaren egoera eta zerbitzua dela eta. «Aire egokituarekin arazoak direla, autobusa zegokion orduan ez dela pasa eta ez dutela ordezkorik jarri, pertsona batzuk paradan gelditu direla sartu ezinik... Zerbitzuaren egoera kaskarrak ezinegona sorrarazten du».


Udalak kexa horiek guztiak Lurraldebus enpresara eta Foru Aldundira bideratu zituen. Horregatik, Udal gobernuak astelehenean bilera bat eskainiko du, «herritarrei jasotako erantzunen eta informazioaren berri emateko».   

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!