'Udazken zaporez' ekimena aurkeztu zen, Sagardoetxean

Kronika - Erredakzioa 2020ko urr. 2a, 00:00

Sagar muztioaren elaborazioan hartu zuten parte bertaratu zirenek.

Pasa den asteazkenean, Udazken zaporez ekimena aurkeztu zen Sagardoetxean, turismo arloko profesionalen artean. Bertaratutakoek, sagar muztioaren elaborazio tailerrean parte hartzeko aukera izan zuten. 

Asteazkenean, Udazken zaporez ekimena aurkeztu zuten Astigarragako Sagardoetxean, turismo arloko profesionalen artean, hala nola, «Donostiako eta Gipuzkoako turismo bulegoetako arduradunak, hotelak, turismo eragileak, administrazio teknikariak», etabar. Hauez gain, bertan izan ziren, Xabier Urdangarin Astigarragako alkatea, eta Sagardun Partzuergoko presidentea, besteak beste. 

Asteazkenean aurkeztutako ekimenean, Go Local eta Sagardoetxeran artean martxan jarritako Sagarbike esperientzia aurkeztu eta parte hartzeileei esperientzia hau lehen eskutik bizitzeko aukera eskaini zitzaien, «bertaratuek Urumea ibaiaren ertzeko bidegorritik, Donostiatik Astigarragako bidea bizikleta elektrikoan egin dutelarik». 

Esperientzia hortaz gain, Erro Kooperatiba Elkartea eta Sagardunen artean martxan jarritako Sagardoa eta gazte esperientziaren nondik norakoak azaldu ziren. Amaitzeko, bertaratuek, udazkenean Sagardoetxeak eskaintzen duen sagar muztioaren elaborazio tailerrean parte hartu zuten «sagarrak txikitu, prestatu, eta egindako sagar muztioa dastatuz» eta nazioarteko sagardo ezberdinen dastaketa gidatuaz gozatzeko aukera ere izan zen, besteak beste, Kanada, Ingalaterra, Luxenburgo eta Italiako sagardoak. Ekimen gehiagoren inguruko informazioa, hemen aurkitu daiteke: www.sagardoarenlurraldea.eus.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!