Sagar uztaren festa ospatu zen Sagardoetxean, giro ezin hobean

Kronika - Erredakzioa 2020ko ira. 29a, 00:00
Sagarra zanpatu zen eta sagardoa egiteko bota.

Sagar muztioaren elaborazio lanak familian egiteaz gain, helduentzako kirikoketa tailerra eta sagardo sagarren kata ere izan ziren igandean Sagardoetxean Sagar uztaren festan.

Aipaturiko jarduera hauen plazak mugatuak izan ziren, baina eguraldiak lagundu zuen eta egun ederra pasa zuten hurbildutakoak. XX. Sagar Uzta 2020 Astigarragako tabernek eskainiko duten sagarraren eratorriekin egindako pintxo-pote bereziarekin hasi zen pasa den ostegunean. Aurtengo egitaraua, egoera berrira moldatuta ospatu da segurtasun neurri guztiak bermatuz. Ondorioz, Astigarragako Foru plazan ospatu ohi diren sagar muztioaren elaborazio lanak Sagardoetxean egin ziren.

Topa Sagardoetxearen aurrean egin zuten alkateak, antolatzaileek eta hurbildutakoek.
 

 

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!